Oraingoan, gazteen barneak korapilaturik diren honetan, Goiberri astekariak testigantza bat, gazte baten esperientzia bat jaso du; Horren arira, aholkularitza gune baten bidez erantzuna eman nahiean,idatzi diot bueltan. Hauxe da argitaratu dena. Gustoko eta baliogarri zaizulakoan irakurle.
Zuk ere askatu barrena
ITXIALDIA ETA GAZTEAK, BARRENAK ASKATZEN (osoa) ⇓
http://goiberri.eus/2020/04/30/itxialdia-eta-gazteak-barrenak-askatzen/
…
Emozio eta sentsazioen talkan intentsitate desberdinez bizitza arnasten ikasiko duzu. Norbere zaintza eta ezagutzaren garaia ere bada, kontzientzia maila eta mota desberdinak azaleratzekoa, aldian aldikoa. Ez da ezer kasualitatea.
Gonbidatzen zaitut, desastre emozionala bazara, sentsazio hori zure buruari baimentzera. Gonbidatzen zaitut, tristurari sustraitze lana egiten uztera, beharrez kontziente egin eta momentuan sormenez kudeatu eta etorkizunerako balio moduan eraikitzera.
…
Oharra: Maiatzaren 12tik aurrera berrirekiko ditugu Kontsultako ateak zuzeneko zerbitzua eskainiz.
⇒ Harremanetarako, zita hartzeko:
∴ 943880851 edo psikoterapiasaiatuz@gmail.com