Oinarrian Psikologia Humanistaren Filosofia eta Psikologia iturriarekin topatzen gara.
Metodologia terapeutikoen artean Psikoterapia Sensoriomotriz da azkena integratzen, 2021ean: Psikologia Somatikoa eta Psikoterapiaren uztarketa bideratu duen Pat Odgen Doktoreak sortua. Neurobiologia interpertsonala, neurozientzia eta atxikimendu eta traumaren ikerkuntza zutabe dituena. Atxikimendua eta Traumaren esku-hartzea bideratzen dira bertan. Gorputzaren eta Tolerantzia mugen zabalpena trauma gutxitu edo/ta sendatu dadin. Bezeroekin nola gorputza baretasunera eraman eta sendatu autoregulazioan ahalmenduz bideratzen da teknika zehatzen bidez.
Gestalt Psikoterapia
Korronte oriental, filosofiko, sufiak inspirazio dituena eta gizakia bere osotasunean barne hartzen duena. Sustraietatik adarretara joaterakoan honako teknika eta kontzeptuekin topatzen gera: Gestalt Zikloa, Self-aren Teoria, Fenomenologia, Polaritateen lanketa, Aulki hutsa, Experimentazioa, hautemate edo pertzeptzioren baitako ikuspegia, Hemen eta Orainean kokatua, baldintzagabeko onarpena, horizontalsuna edo ez direktiboa, terapeuta eta bezeroaren arteko pertsonarteko hartu-emana, teknika proiektiboak, terapia narratiboa, benetakotasuna eta presente egotearen boterea…
Test-ak eta galdetegiak
Beste erramienta metodologiko bat dira egoerak eskatzen duenean erabili ahal izateko.
Reikia
Tratamentu osagarri moduan lantzen dugu psikoterapiaren lanketa integrala bideratzeko asmoz. Horretarako bereziki dugun ohe edo kamila eta espazioaren egokitzapena bideratuz.
Olio-Esentzialak
Olio-Esentzialen bidez girotzen dugu espazioa. Olioen bidez egiten den Lanketa osagarriak ere bezeroaren armonia bilaketa du xede. Ba al dakizu landareen erabilpenak ekar ditzazkeen onura terapeutikoak potentziatu dezaketela egiten ari zaren lanketa pertsonala?