Galera afektiboak, doluaren dimentsio zabalenean ulertzen ditugu. Horretarako, galera mota eta bere lantzeko zuk behar dituzun erramintak bideratuz. Denbora eta konfiantzaren bidez zure onarpen prozesuari bere lekua emanez.
Maite dugun norbaiten edo zerbaiten galera, urrunketa edo aldaketaren sentimendua da.
Emozio eta pentsamendu batzuez eraikia. Gorputzetik bizi duguna, pentsamenduan eta sentimenduetan eragindua, gure kontextu kulturalak, baloreak, sinismenek eragindua.
Kontrajarriak egon daitezkeen emozio desberdinak batera sentiarazten dizkigu eta galerak Jaiotzetik esperimentatzen ditugun bizipenak dira.
Galera moten artean Materialak, Erlazionalak, Sozialak, Ebolutiboak, Intrapertsonalak, anbiguoak daude eta hauen eragin afektiboa pertsonala eta aldaezina da, norbanakoarena.
Bizitza galera kontinuo bat da, datorren eta badoanaren horren arteko talkan sortzen den kontinuum bat bezela biziz.
Terapia prozesuan Galeren lanketa afektiboa bideratzen dugu eta bidelagun bilakatzen gara zu nola aurkitzen zaren kontuan hartuz. Esan bezala, bi pertsonen bizipenak, beraien nortasuna desberdina den moduan, ez direlako forma berean sendatuko.