Zentroari buruz
Saiatuz Zentro Sanitarioa 2012an sortu zen Ordizian. Zentroan itxaron-gela bat topatuko duzu egonaldia goxoagoa izan dadin, eta kontsulta gelan herreminta, material eta babes gune bat izango duzu. Aniztasun eta tolerantzia gune bat da, bertaratzeko beharrezkoa izango duzularik hitzordu bat hartzea.
Psikologia eta terapia zerbitzua izango dituzu eskuragai, etengabe formatzen dena psikoterapiara integratuz.
Gidaria
Saioa Otegi Apaolaza naiz, Psikologian Lizentziaturiko (2008) Osasun Psikologoa. Graduondokoa Gestalt Terapian (2011) egin ondoren Psikoterapia prozesua korronte humanistan lantzen dut. Atxikimendu eta Traumak gorputzetik lantzeko Psikoterapia Sensoriomotrizean formatu naiz (2021).
Formakuntza ildo desberdinak jorratu ditut psikologiaren arloan: Animalien Asistituriko Terapia – TAA (2013), Haur eta Nerabeekin Psikoterapia (2014 eta 2022), UNED Alto Rendimiento Emocional (2015), Doluan Esku-hartzea (2015), Jikiden Reiki (2017), CAP (2018), Adiestramiento Canino (2019), Dislexian Interbentzioa (2020), Evaluación e Intervención Psicológica con Parejas (2020).
Zertarako?
Gure bizitzaren zikloan zehar, egoera oso desberdinekin topatzen gara eta behin eta berriz zikloak hasi eta amaitu egiten dira, batzuetan ordea batzuk bidean geratzen dira, deritzogun neurosi egoerak sortuz.
Hori dela eta, egoera hauen aurrean bidaidetasun profesionalak erraztu gaitzake ohartarazten bidean nola heldu garen orain eta hemen eta daukagun honekin zer egin erabakitzen. Norbere buruaz eta besteaz kontzientzia jartzeak bide berriak irekitzen dizkigu, gure itzalak begiratzera ausartuz eta ardura hartzeko gaitasunak landuz. Konturatzen gara beti gaudela inguruarekin eta beste izateekin hartu-emanean eta sortzen diren kontaktu eta aldentzeak kudeatzen. Bizitzaren ikaste prozesu honetan gure esperientziei jartzen diegun begiradak erakusten digu nola jarraitu nahi ala ez dugun nahi eta lagungarria izaten gorputzari entzuten eta ulertzen asmatzea.
Kontzientzia eta inkontzientzia garunaren kontzeptu erdibitua dira. Barne eta kanpo gatazka desberdinak joan-etorrian dauzkagu, hondo eta azalaren artean, uneko egoerara, hemen eta orainera etorriz, etenik gabe. Horien baitan dauden elementu ugari sortzen dira gure gorputz osoan, modu dinamikoan eta sutilean : Emozioak, pentsamenduak, ekintzak, pertzepzio eta sentsazioak, jarrerak, aurre-iritziak, ikaskuntza sozialak, etab.
Hemen agertzen dugun guztiarengatik bai eta haratago doanarengatik ere eskaintzen dugu akonpainamendu terapeutiko profesionalizatua. Helburu anitzetara bideratzen lagunduko gaituena: kontzientziaren hareagotzea, norbere eta bestearekiko ezagutza, ulermen eta kudeaketa emozional eta intelektuala, esperientzia fenomenologikoa, ko-onarpena, autonomia, sendakuntza…
El sufrimiento neurótico es sufrimiento en la imaginación; sufrimiento en la fantasía
El todo es más que la suma de sus partes.