Martxoren 20ean egin genuen elkarrizketa Beñat eta biok telefonoz; hainbat galderen inguruan hausnartu eta ideia nagusi batzuk aipatu nituen, Psikologiatik aislamenduak, konfinamenduak gure psikean, gure emozioetan eta egunerokoan izan zezakeen eraginaz.
Gaur, Martxoak 27, elkarrizketa argitaratu berri dute Donostialdeako Hirutxuloko Hitzan. Laburtuta noski, bi esteka desberdinetan elkarrekin osatzen diren informazio daukazue. Beste elkarrizketa interesgarri batzuk ere egin dira honen inguruan gehiago ulertu dezagun, bai ikuspegi ekonomikotik eta baita antropologikotik ere. Azpian utziko dizkizuet bi estekak ere.
- HIRUTXULOko Hitzan elkarrizketa COVID19ren arira.
- Elkarrizketaren lehen zatia. 2020.03.24
- Bideo aurkezpena:IG Bideo aurkezpena. Covid19. Hirutxulo.Hitza.
Aipaturik beste bi elkarrizketak, covis19aren arira:
Aizpea Leizaola. Antropologoa. Elkarrizketa
Mikel Navarro, Ekonomista. Elkarrizketa
Bitartean, kanpora begira gauden honetan, naturari kasu eginez, bere mugak ulertuz, jarri gaitezen barrura eta atera diezaiegun gure itzalei argia, erresilientzia eta enpatia dira gure barneko arma boteretsuak.
Lagungarria izango delakoan, besarkada goxo bat irakurle guztioi eta laguntzarik behar bazenute, deitu edo idatzi lasai. Telepsikologia egiteko aukera dago, hainbat platformen bidez, zuengana ahalik eta modurik gertukoenean heltzeko asmoz.
Telefonoa: 943880851 Emaila: psikoterapiasaiatuz@gmail.com