Barneko hazkuntzaren oinarria ez da gaixotasunarekin edo patologiarekin lotua. Giza izaki moduan, modu naturalean datorkigu garapen eta lanketarako gogoa eta desira. Autoerrealizazioaren muinean daukagu kuriositatatearen begirada eta hauxe jartzen dugunean norabait begira, ezezagunera alegia, jakin-mina piztu eta sormena habian jartzen da.
Ahalduntzea, barne ezagutzara bidaiatzean, gure argi-itzaletan sakondu eta polaritateen lanketa bideratzen da. Esperientziaren zikloa ulertuz, bertako faseak eta blokeoak ezagutzeko proposamena egiten da saioetan.
Terapia humanista oinarrian, Gestaltaren zikloak, hemen eta orain presente dugunarekin lan eginez, irudi eta hondoaren artean pasatzen denaz kontziente egin eta ardura hartzeko ahalmena eskuratzen laguntzeko xede trinko eta xumea eskaintzen zaizu. Norbanakook daukagun auto-erregulazioren boterean konfiantza, baldintzarik gabeko onarpena eta horizontaltasuna balore bezela ulertzen ditugu terapiaren zentzurik zabal eta sakonena garatzeko.
Ildoak beraien artean desberdintzen diren arren, uztarketa eta gerturaketa integral eta osatua da. Senti-Pentsatzen eta ekiten dugun horren integritate pertsonalaren koherentzia indartzen saiatuz.
Osotasuna, zatien batura baino gehiago denez baliteke zuhaitz batek agian basoa bere osotasunean ikusten ez uztea.
Barne hartzen diren garapen lan- ildo desberdinak:
Gatazken Kudeaketa
Gatazkak harremanetan gertatzen zaizkigu. Nire buruarekiko gatazketan zurrunbilaturik aurkitu naiteke eta baita ni eta bestearen/ besteen arteko joan-etorri zorabiagarrian ere; Galduta, kezkati, eta buruko zarata ezin menderatu aurkitu zaitezke. Gelditu, begiratu, entzun, sentitu eta kontzientzia hartzeko unea da. Egoera laboral, familiar eta intimoan, gizarte mailan nahiz barnera begira zerbait gertatzen da eta irteera edo aukeraketarekin gatazka daukazu. Hori aztertzeko espazioa ematen dugu, modu zehatz batean prozesu terapeutiko laburragoa planteatuz.
Emozioen Kudeaketa
Aurreko ildotik jarraituz, heziketa emozionala eta inteligentzia emozionala erdigunean jartzen dira saio terapeutikoetan. Senti-pentsatuz eta ekintzez eta esperientziez osatzen dugu saioa, bidaia emozionante batean laguntzeko helburuz.
Nola heldu zara zauden lekuraino?
Prozesu integral bat bideratzeko asmoz lanketa sutil eta emozionalak bideratuko ditugu, gorputzetik hasiz, presentzia eta atentzioa jarriz. Entzuten eta beharrak ulertuz, gero hasebete ahal izateko.
Autoerregulazio organismikoarengan konfiantza jartzen dugu, zuk dauzkazun gaitasun horiek azaleratzeko behar den denbora emanez.
Depresioa eta Herstura/ Antsietatea
Izebergaren puntak diren egoerak. Orainetik urruntzen gaituztenak, bizi dugun unearekin presente egotea galeraziz. Animoaren autorregulazio falta bat: Emozioak, pentsamendu eta sentsazioez korapilaturik topatzen direnean, irteera bila itota topatuz.
Nola erantzuten du orduan gorputzak? Ohiuka, hizketa egiten digunean, gorputzeko leku desberdinetan ohiartzuna eta erresonantzia eragiten digu hainbat sentsazioen bidez.
Zerbaitek ihes egiten digunaren edo egin zigunaren sentsazioaz, iraganera, etorkizunera edo eta ezjakinera begirada jarri eta kezka agertzen zaigun une deserosoa izan daiteke.
Irakurri gehiago
Hau dena dela eta, erdigunean jartzen ditugu buruan agertzen diren pentsamenduetan estutzen, tentsionatzen du(t)en hori(ek) → gorputzean nola isladatzen zaizkigun, nola gorpuztuak diren, psikosomatizazio edo somatizazio deritzogunaren bitartez.
Gorputza antsiati egoteko prestatua bada ere, denboran luzatu edo izuak jaten duenean, pasa den hori guk uste dugun bezelako pasako dela eta katastrofikoa izan dela sinisten dugunean eta berauek oztopo bezela bizi ditugunean sakontzeko unea heldu den seinaleak agertzen hasten dira han eta hemen.
Hainbat galdera ager daitezke… besteren artean honako hauek bezela: Nola izango da geroa? Zer gertatuko da… hau pasatzen bada? Zergatik esan/ pasa zen ….hau?
Besteetan ordea pasa daiteke, hausnarketari, gure barnera joateari edo eta tristurari denbora tarte gutxi eskaini edo bizitzak gainezka egin digunean, baita energia nahiko ez denean gorputzean, iraganak pixua hartzen duenean, denboran luzatu eta jasotako kolpeei aurre egin ezin izan zaienean, gogortu eta itzaltzen joan gaitezke, daukagun, lortutakoari balorea, ohorea ukatuz.
Xede terapeutikoa izaten da Tolerantzia mugak edo marginak zabaltzea Sistema Nerbiosoaren hiperaktibazio edo hipoaktibazio uneak landuz. Gorputzaren erritmora, berari entzuten ikasiz.
Terapia saioetan honen lanketa egiteko aukera izango dugu, mementuan, Orainari indarra eta atentzioa emanez, goxotasunetik eta barnea astintzetik, konfiantza eta pazientzia bidelagun ditugula.