Ongi-etorri Saiatuz txokora
Emozioak bor-bor? Galderei aterabidea eman nahi? Ekintzarako barnea prestatu nahi?
Desirak, pentsamenduak, emozioak, bizitzarako herremintak garatzeko gogoz bazaude, Saiatuz-en atea jotzera gonbidatzen zaitugu eta hemen akonpainamendu terapeutiko profesionala jasoko duzu.
“Aspaldian badut zerbait kezkatzen nauena, kontzienteago izan nahi dut, gorputza aztoratua daukat, sentsazio hauekin zer egin, besteak ulertu nahi ditut, sentitzea kostatzen zait.”
“Zer da Terapia bat? Nola jaso laguntza psikologikoa? Nola aukeratu ulertuko nauen profesional bat? Nola lagundu nazakete nire arazoak konpontzen?”
“Betidanik egin nahi izan dut baina ez naiz ausartzen, ez dakit zer egin, norabide berri bat hartu nahiko nuke”
Naizen bezelakoa onartzen naizenean, orduan bakarrik aldatu naiteke, hau da paradoxa.
Zer topatuko duzu Saiatuzen?
Gorputza osotasun moduan ulertuz Terapia prozesua honen baitan bideratzen dut. Benetakotasunean eta gizatasunean oinarrituriko epaiketa gabeko espazio goxoa, zure benetakotasuna eta sorkuntza eremua topatuko duzu. Sakonki, itzaletik argirako bidean laguntza eskainiz. Herstura/Antsietatea, Dolua, Emozioen kudeaketa, Mundu sutila, gorputzaren lanketa, Garapen Pertsonala, Gatazkak, Bikote Harremanak, Familia Harremanak, Trauma, Atxikimendua, Buru-gaixotasunak deritzogunak, ikuspegi osoago batetik eta bere oinarrian lantzen dira, prozesuaren denborak zure gorputzaren erritmoan finkatuz.