Sendakuntza medizinal ez inbasiboa, Japoniatik datorren eta MIKAO USUI REIKI RYOHOk
Energia Unibertsala bezela definitu zuen. REI ( unibertsala) – KI ( energia)
Datu bezela, 2022an 100 urte betetzen dira Mikao Usuiren sistema hau garatu zenetik.
Gorputzaren bidez egiten den lanketa energetikoa da REIKIa. Zehatzagoak izateko, alor mental, fisiko, emozional eta espirituala barne hartzen dituena. Berau burutzeko terapeutak zubi lana egiten du energia unibertsala gorputzean kanalizatuz, honetarako eskuen bidez baliatzen gara paziente edo bezeroaren izatean Ki energia hori indartzeko gatazkan dauden atal horietan bereziki.
Bi eskuen lanketan, batetik sendakuntza eta bestetik alor espirituala praktikatzen dira.
Alor espirituala indartzen den heinean SATORI edo iluminazio ( enlightment) heldu zaitezke, bide honetan topatu ditzakegularik beraien bizitza praktika espitirualera dedikatua dutenak.
Terapia prozesuak eskatzen duenean eta helburu terapeutikoen lanketarako tratamentu hau baimentzen eta adosten dugunean, integratu daitekeen teknika terapeutiko osagarri bat da.
Mundu mailan erabiltzen den teknika bat da, Osasunaren Munduko Erakundeak ( OMS deritzonak) onarturik duen teknika osagarria eta bai osasun zentro hospitalarioetan eta hainbat lekuetan erabiltzen dena.
Hemen azpian bideo batean irakasle baten azalpena utziko dizuet.