Def: Gestalt deritzo forma, siluetari; estruktura, egiturari; kokapen, antolakuntzari. Irudiari.
Aldiz, Gestalt aditza moduan definituz, antolatu, kokatu, egituratu, forma eman, burutu, modan ipini, moldatu, form artistikoa edo literarioa emateari dagokio; zerbaitetan bilakatu, garatu edo zerbaitean bilakatzeari. (Oxford English Dictionary, 2002; Harper Collins German Dictionary, 2004).
Filosofiatik Psikologiara, Terapian amaituz, alor klinikora eramanez.
Formaren edo osotasunaren ezaugarriariak edo \” Ezaugarri Gestaltikoak\” deituak 1980ean agertua izan zen Christian von Ehrenfels Austriarrarengandik. Bi eratakoak izan daitezke tenporalak nahiz atenporalak. Lehenak, denboran zehar doazenak dira, melodia baten gisan. Atenporalak aldiz, forma espazialak dira, lauki ala hirukiak bezala. Hauek Psikologia Humanistara zabalduak izan ziren Gestalt Psikologoen aldetik.
Zabalkunde horrek bideratu zuen pertzepzioaren, kognizioaren, pentsamenduaren, ikaskuntzaren, memoriaren, adierazpen emozionalaren, jokaera eta mogimenduren patroien, estetikaren, motibazioaren, \”teoria del campo\” deritzonaren eta giza organismoaren ulermena.
Gestalt Psikologia, psikologia experimental akademiko moduan hasi zen Berlinen XX. mendean. Pertzepzio bisualean oinarri zen hasieran, perzepzio subjetiboen inguruko lanketak burutuz.
Gestalt Psikologoen metodologia fenomenologikoa zen; banakoek beren pertzepzioak nola experimentatu eta antolatzen zituzten zentratu ziren. Ohartu ziren, mundua ez dugula modu objetiboan ikusten, kamara batek egin lezakeen moduan. Hau da, ikusten duguna interpretatua da, eta behatzaileak ematen dion zentzuaren araberakoa. Hauek, norberaren oroitzapen, itxaropen (expektatiba), sinesmen, balore, beldur, uste, egoera emozionalen lukete oinarri.
Hau da, egoera baten inguruan egon daitezkeen prespektiba/ikuspegi desberdinek konfirmatuko ligukete pertzepzio subjetibo hori. Gaur egungo neurpsikologiak korfirmatu, baieztu du hauxe: barne errealitate berri bat eraikitzeko, interakzio neuronlek informazio zaharra eta berria alderatu eta kontrastatzen dutela. (Siegel, 1999).
Gestalt Psikologiak bere sustraiak, psikoanalisian, Smutsen holismoan (1926/1999), existentzialismoan, fenomenologian, Lewinen ingurunearen teorian \”teoria del campo\”, Goldsteinen organismoaren teorian, Zen Budismoan, Reichen armaduraren teorian eta gorputz terapian ( 1945-1961) lituzke. Teoria guzti hauen prespektiben baterakuntzaren fusio batetik sortu zen Gestalt Terapia. Izan ere, beraien artean ezaugarri gainjarriak baitaude.
Zertan datza beraz, Fritz Perls.ek enfoke psikologikoari Terapia Gestalt deitzea? Laura Perlsek ere jakina, bere pisua izan zuena hastapen garrantzitsu hauetan esan beharrean aurkitzen gara, aurrekari moduan Fritz agertu arren. Perls, Ralph Hefferline eta Paul Goodman.e bideratu zuten liburuan agertzen den adierazpenari lotuz, PHG deitua, honela diogu:
Benetako esperientzien barne egitura aztertzean datza. Ez hainbeste zer ari den esperimentatzen banako hori, ez zer ari den gogoratzen, egiten, esaten… baizik nola gogoratzen duen gogoratzen ari den hori, nola esan duen esan duen hori, zein aurpegi adierazpen (espresio), ze ahots tonu, ze sintaxi, zein jarrera korporal, zein afektu, zein omisio, bestearekiko zein atentzio edo atentzio falta, etab. Bizipenaren egituraren osotasunari edo osotasun falta horri lotuz, HEMEN eta ORAIN, ahalbidetu egiten da harreman dinamikoak berreraikitzea; behe eta gain (figura y fondo) edo ( barru eta gainazal baten arteko lanketa hori hazten den bitartean, egoera argituz eta banakoaren jokaera energetizatzen joatea bideratuz. Horrela, funtsean lortu nahi dena lortuz: Bizipen edo esperientziaren integrazio sortzaile bat eraikitzea.
Gaurko sarrera honen ondoren ideia nagusi batekin geratuko ginateke.
\”Osotasuna, beren zatien batura baino gehiago da\”
Gestalt Terapiaren ezagutzaren lehen kontaktu honetan honaino irakurtzera heldu bazara ESKERRIK ASKO !
Hurrengoan 2. atala izango duzu Irakurgai.
SAIATUZ PSIKOTERAPIA PSIKOLOGIA Zentro Sanitarioa
∴ TLF: 943 880851
∴ psikoterapiasaiatuz@gmail.com
Koleg: GZ01900
RPS: 229/19