Erritualak, ohiturak berreskuratzen ari gara azken urteetan lurralde osoan zehar, Halloween ospakizunetik haratago joanez.
Heriotza eta berjaiotza presente izanez, naturarekin harremanetan eta ez daudenen arima horien inguruan gure barne eta kanpo hausnarketak eginez.
Hemendik ere, emozioen eta pentsamenduen barrunbeetatik lotura egitera gonbidatzen zaituztegu. Azaleko sentimenduetatik, sakonago doazen sustraietara bidaia eginez.
Gure bizitza eta heriotza presente izanez, orainera ekarriz.
Hemen eta orain, bizirik gaudelako, bizitza ospatuz. Heriotza agurtuz.
Biak besarkada batean fusionatuz. Biak garelako. Egunero hiltzen direlako gure barnean hainbat gauza ikusezin eta berjaiotzen direlako beste batzuk.
Arimen Gau edo Gau Beltza goxoa opa dizuegu,
SAIATUZ Psikologia
Harremanetarako:
Tlf. 943880851 psikoterapiasaiatuz@gmail.com