Atxikimenduak harremanen oinarriak nola eraikitzen diren ulertzen laguntzen gaitu. Lotura afektibo- emozional egonkor edo esanguratsua da, lehen urteetan ditugun harremanetan eraikitzen den kontaktuan urbiltasuna eta berau mantentzeko behar bezela definitu genezake. Errezago ulertzeko, umearen lehen urteetan, umearen eta honen atxikimendu-irudi(ar)en (guraso, zaintzaile nagusi) hartu-emana lotzen den formari legokioke.
Eta zertarako daukagu behar hau? Segurtasuna sentitzeaz eta biziraupena ziurtatzeaz gain, autoerregulazio egoki baterako erremintak edukitzea, osasun integral (psiko-fisiko) eta soziala hasebetetzea eta honek guztiak dakarren ongizaterako oinarria delako.
Garrantzitsua da ulertzea sorturiko atxikimendu mota biziraupen eta babes behar batetik eraiki dugula, arrisku mota desberdinei aurre egiten lagundu digutenak besteekin kontaktuan egon geranean. Kontaktu guztiak ez dira ziurrak izaten eta bizitzako jazoera desberdinek bizipen eta sinismen desberdinak barneratzera garamate.
Daukagun atxikimendu motak gure buruarekiko eta besteekiko hautematean eta inguruarekiko esplorazio eta ikuspegian eragin zuzena izango du.
Laburki mota bakoitzaren adibide bana jartzeko:
Atxikimendu ziurrak, autoestima osasuntsua, konfiantza eta esplorazio gaitasun zabalagoa izango ditu, kontakturako ez da zailtasunekin topatuko.
Atxikimendu ez-ziurraren barnean norberaren irudia kaltetua dago. Lehen aipaturiko ekidintzailearen portaeran topatu genezake kontaktu (fisiko, bisual) ukapen edo distantziamendua jartzea eta baita iheserako eta aislamendurako joera ere, emozioen eta sentimenduen erakuspena ekidinez bai bere buruari eta besteei ere. Bigarren motan, antsiatian, urbiltasun beharra baina kontrakoa ere jasango ditu, bere egoera emozionala nabarmendu behar du eta behar duen horren faltak estutu egingo du eta mundura irteteko esplorazioan oztopo izan daiteke. Atxikimendu nahasi baten portaeran babesgabetasuna topa genezake, bai atxikimendu irudiaren zurruntasun, sendatu gabeko trauma edo sustantzien eraginpean egotearen ondorioz suertatua dena besteren artean eta honek maitasun eta ziurtasunaren aurreko esperientzia desatseginekin topatzera darama,. Horregatik, atentzio falta edo egoera abusiboen aurrean topatu daiteke konponbiderik ez duten beldur egoeren aurrean eta beraz egoera sozialak saihesten saiatzen da. Bere auto irudia oso kaltetua dago eta sorburuan tratu txarrak edo trauma batekin, topatu gaitezke.
Kontaktuan eta erretiroan gertatzen diren egoera horien ondorioz hautematen dugun bizipenek sentsazio korporal, emozio eta pentsamendu eta ekintza batzuetara eramango gaituzte, eta hauetako bakoitzean blokeo desberdinekin topatu gaitezke, hasebetetze zikloa ezin amaituz.
Hau dela eta, sortzen ditugun lotura afektibo desberdinetan (lagunartekoa, bikote, lankide, etab.) topatuko gara gure harremantzeko estiloarekin, eta noski baita besteak duenarekin ere.
Bi atxikimendu mota nagusi daude: Atxikimendu ziurra eta ez-ziurra.
Ez ziurraren barnean hiru mota leudeke, ekidintzaile edo sahieskorra, antsiati edo anbibalentea eta desantolatua edo nahasia. Lehen hirurek angustia egoera bati aurrean modu antolatu batean egingo liokete aurre, azkenaren kasuan aldiz desantolatua.
Zentroan lanketa terapeutikoa burutzen dugunean norberaren atxikimendu mota eta errepikatzen diren harreman estiloen (patroien) kontzientzia hartzeko ibilbidea eraikitzeko aukera bideratzen dugu.
Adibidez, atxikimendua beste hainbat espezietan ere ematen dela kontuan hartu behar dugu, eta beraz, lotura afektiboak garapenean eta elkar harremanen eraikuntzan duen garrantzia argi erakusten digu.