Gure buruaren estima erdigunean jartzeko gunea, denbora hartu eta goxatzeko. Egoa eta zaintza desberdinketa ikasteko espazioa. Konturatzean edo ohartzean arreta jartzeko unea ( awareness – darse cuenta) norberarekiko ardura erdigunean jarriz.
Zerekin lotzen dugu auto- estimua ordea? Efikazia eta errespetuarekin.
Norberaren gaitasunekiko konfiantzarekin, ahalmenarekin, onarpenarekin, argi-itzalen integrazioarekin eta ezintasunen edo zailtasunen aurrean daukagun egokitzapen eta malgutasunarekin eta besteekiko hartu-emanean laguntza eskatzeko gure burua baimentzearekin lotu dezakegu beste hainbat gauzen artean.
Hauek denak gure hazieran emandako testu-inguruarekin baldintzatuta daude, egoera geo-eko-sozio-politikoa, klima kulturala, jasotako balore, sinismen, ohitura eta mezuekin eta honen aurrean daukagun sostengu, babes, ziurtasun, maitasun, baliabide eta atxikimendu irudiek dakarten historiarekin ere.
Hau dena gorpuztu egiten dugu, gure alor sutil, energetiko, emozional, korporal, kognitibo eta erlazionaletan.
Eraikitzen joaten garen moduan, ikasketa eta desikasketa prozesuak ematen dira, horregatik deseraikitze prozesuei arreta jartzen diegu gure osasun integrala eta beraz, gure buruarekiko estimua hasebete dadin, autoerrealizaziora bideratzeko erremintak gureganatuz.
Helburu terapeutikoa esparru honetan bizitzako olatuak nola hartu orainean presente egonez, komunikazio estilo asertiboak eraiki eta norberarekiko eta besteekiko harreman sendoak sortzen ikastea izaten da eta nire xede terapeutikoa honen saiakuntzan bidelagun izatea.
Benetako ikasketa esperientziatik dator, pentsamenduaren bidez ulertzeak ez du esan nahi integratu dugun esperientzia bat denik. Honen ondorioz, gorputz eta emozionalitatearen integrazioa esperientzian gaudela zerbaitetaz ohartzen garenean emango da. “AH!”, “Aiba!”, “Konturatu naiz…honetaz” , “ ohartu naiz…. zela” bezelako espresioekin topatuko gara.
Hau ulertzen badugu, esperimentaziorako, fenomenologiarako espazio ireki eta ziurra eskaintzea da beste xede bat Saiatuz zentroan, ondoren mundura atera eta bertan praktikatzen, zabaltzen, barneratzen joan zaitezen.
Baita gure mugen onarpen eta autoerregulazio gaitasunarekin eta norbere buruaren zaintza erdigunean jartzearekin ere.
Autoestimaren oinarrian 6 hauek aipatu ohi dira: Bizitza kontzientea, norbere-onarpena, norbere ardura, asertibitatea, bizitzan xede bat edo gehiago izatea eta azkenik norberaren integritatea ( koherentzia, sentitu, pentsatu eta egiten dugunaren artean).
Horretarako norberarekiko eta besteekiko konpasioa, goxotasuna, benetakotasuna, gorespena, ulermena, kontaktua eta ezagutza elikatzea ezinbestekoak dira.
Kuriositatez jantzi eta epaiez eranzteko mementua.
Orain eta hemen zure buruari baimena eta aukera emateko bultzada, desioz eta gogoz zipriztindua