Ostirala, Azaroak 9, Tolosaldeako ATARIAn egindako elkarrizketa irakurri dezazuen hemen azpian uzten dizuet esteka. ∇
TOLOSALDEAKO ATARIAN egindako Elkarrizketa. Doluarekin Harremanetan
Dejo el link aqui arriba sobre la entrevista de ayer, Viernes en el periodico de Tolosaldea, ATARIA.
Horrelako galderei erantzunez:
Galera afektiboak kudeatzen ikasi daitekeela diozu, eta gako horiek hitzaldian emango dituzu.
Bai, saiatuko gara gako horiek besteei uztartzen, eta bakoitzak ikusi dezan egoera horietan bera non kokatzen den. Pixka bat, bakoitzaren emozioak nola dauden, zein sinesmen dituen, bere pentsamenduak nolakoak diren, zein sentsazio eta emozio dituen, nola ukitu eta mugitzen diren. Horiek lirateke gakoen hasierak.
Gako batzuk aipatzen joango gara eta ea bakoitzari gako horietako zeinek balio dion. Batzuk agian pausu batzuk landuagoak izango dituzte, bizipenek horra eraman dituztelako, eta beste batzuek ez.
EDO BEHEKO HAU
Zein litzateke gako orokor bat?
Lehenik eta behin zein galera mota den jakin behar da. Galera mota horren arabera ikusi beharko genuke nola kokatu. Zer izan den, aurretik prestatzen joan ahal izan garen, espero ez zitekeen gauza izan den,… Horren arabera, gure garuna eta gure gorputza ezberdin kokatzen da. Nola gauden jakitea da lehenengo gakoa.
Eskerrak eman @tolosaldeataria eta Eneritz Maiz kazetariari hartutako denbora eta arretarengatik Galera Afektiboen inguruan zabalkuntza informatiboa eta lekua eskaintzearren.
Saioa Otegi GZ01900
Saiatuz Psikologia Zentro Sanitarioa
Harremanetarako : TLF 943880851 & psikoterapiasaiatuz@gmail.com